XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LANGILEA: Zu otoitzean ari zirelarik ditu Jainkoak jatekoz beterik heldu zauzkigun untziak gibelerat igor-arazi!.

XABIER: Egia diozu? Ama, untziak gibelerat joan dira!.

LANGILEA: Eta ba! Hori duk alderdirik gabe izaitea!.

Eta zu, jaun Ertorra, ez zare nehoren alde? Ez duzu Eskual izaitea salbatu nahi?.

APEZA: Eskual izaitea salbatu nahi dut bainan ez dut onartzen, anaiak anaia hil dezan.

LANGILEA: Espanol faxista ez da gure anaia!.

APEZA: Jainkoaren aintzinean denak anai gire!.

LANGILEA: Utz-azu Jainkoa bere gisa. Gizonaz naiz mintzo!.

Euzkadik behar ote du bere gaintasuna saldu, odol ixurtzerik ez dadin izan?.

Bainan jaun ertorra, nor da hasi?.

Ala, jeneral etsai horiek gure Herria desegin dezaten onartzen duzu?.

APEZA: (Eskuak altxatuz) Ez dut onartzen!.

LANGILEA: Ez zaitela mugi.

Atxikazkitzu eskuak airean.

Posizione bera omen zuten Badajoz-eko bortz mila herritarrek, etxetarik jali-arazi dituztelarik eta karriketan, tiroka guziak garbitu....

AMA: Anaia; nola erraiten ahal dituk gauza horiek?.

LANGILEA: Gauza horiek baitautate bihotza unki!.

Eta beldur bainiz gure aldia ere hurbiltzen ari dela!.

Eta oraino nahi zinukete zuek, eskuak garbi egon.

Errekatik heldu den ur freskoan zuen eskuak ikuzi!.

Bainan errekako ur freskoa da orai gure Herritarrek ixuri odol beroa!.

AMA: Ago otoi ixilik....

APEZA: Utz-azu... Memento latzgarri hotan, gogoak ardura sutan dire.

Berriz bakea etorriko delarik, bertzela ikusiko dituzu gertakari hok.

LANGILEA: Bainan iduritzen zaut betikotz lur huntarik kasatuak izan behar dugula; gaizkirat ekarriak giren pulu bat girelakotz!.